2011ko ekainak 24

Pablo Medrano eta Ignacio Gandarias
Ekainaren 21ean eta 22an Donostiako Miramar Jauregian “Esperientziak eta laguntza tresnak arrantza sektore eta ingurunea lehenaratzeko.” EHUko Udako Ikastaroa antolatu zuen Itsasmendikoik. Bertan islatu ziren ideia nagusiak honakoak izan ziren.
- Arrantza-Politika Bateratu berria liberalagoa izango dela aurreikusten du Espainiako Gobernuak, eta sektoreari ardura gehiago eskatuko diola
- Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioko (MARM) Arrantza Antolakuntzako zuzendari nagusi Ignacio Gandariasek aurreratu zuen Europako Batzordeak Arrantza-Politika Bateratuaren (APB) ”erreforma erradikala” planteatuko duela ziurrenik, eta horrek ”sektorearen inplikazio handiagoa” exijituko duela; administrazioek, gainera, “kontrol funtzio” garrantzitsua izan beharko dute
- Arrantza eta Elikagaien Industrietako sailburuorde Jon Azkuek ziurtatu zuen, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako estrategia nagusietako bat izango litzateke, epe erdira, “zona horiek aterakuntzazko jarduerarekiko duten menpekotasuna murriztea, horretarako ehun sozioekonomikoaren dibertsifikazioa bultzatuz”
- Arrantza-sektoreak “berrikuntzan pentsatu behar du derrigorrean” bere etorkizuna bermatu nahi badu
- Enpresa eta Berrikuntza Guneen Europako sareko (European BIC Network) zuzendari Philippe Vanriek azpimarratu du garrantzitsua dela lanaldiaren zati bat hartzea proiektu eta zerbitzu berrietan pentsatzeko, baita enpresa txikien kasuan ere
- Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioko Arrantza Baliabideak eta Akuikultura departamentuaren zuzendari nagusi Alejando Polancok defendatu zuen Arrantzarako Interesa duten Itsas Erreserben garapena lortzeko beharrezkoa dela oreka bat lortzea zonaren babesaren, inplikatuta dauden eragileen arteko adostasunaren eta garapen sozioekonomikoaren artean
Berriak (e)an argitaratua
|
2011 ekainak 20, astelehena
Nola doa hurrengo urterako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetarako plaza eskaera IMK Pasaian? Bertan erdi mailako zikloen barruan bi heziketa ziklo eskaintzen ditugu. Momentuz Itsasontzietako makinen eta instalazioen operazioa, kontrola eta mantentze lanetako zikloan (laburbilduz Makinak) bi aurre-matrikula … Irakurtzen jarraitu →
Elkarrizketak (e)an argitaratua
|
2011 ekainak 16, osteguna
EHU-ko Udako Ikastaroen barnean, datorren ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean Laguardian (Araba) “ARDOAREN MERKATURATZEA ETA KONTSUMOA. KRISI GARAIAN ERRONKA ENPRESARIALAK” eskola garatuko da Ingurumen, Lurralde Plangintza Nekazaritza eta Arrantza Sailak antolatua. Helburuak honakoak dira: Kontsumitzaileen tendentzia eta eboluzioa aztertzea maila … Irakurtzen jarraitu →
Berriak (e)an argitaratua
|
2011 ekainak 13, astelehena
Ikasketa Buru bezala datorren ikasturtean zein berrikuntza eskaintzen ditu Itsasmendikoik nekazaritza arloko erdi mailako zikloetan? Eskaintzen ditugun ziklo berriak Lorezaintza eta loradenda, Nekazaritza ekoizpen ekologikoa eta Nekazaritza eta abeltzaintza produkzioa dira. Zer moduz doa plaza eskaera hurrengo kurtsoko erdi maila … Irakurtzen jarraitu →
Elkarrizketak, Hezkuntza (e)an argitaratua
|
2011 ekainak 8, asteazkena
Lorezaintza eta loradendako zikloa Derio, Arkaute eta Fraisoron eskaintzen da. Zerren ondorioa da arrakasta hau? Gaur egun herrietan eta hirietan zentralizatuta dagoen gizarte batean bizi gara, eta natura urruti samar gelditzen zaigu. Zer egiten dugu gertuago sentitzeko? Ba lorategiak sortu, … Irakurtzen jarraitu →
Elkarrizketak, Hezkuntza (e)an argitaratua
|
2011 ekainak 6, astelehena
Datorren ekainaren 21 eta 22an Donostiako Miramar jauregian Eusko Jaurlaritzako Ingurune, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko, ITSASMENDIKOI enpresak: Esperientziak eta laguntza tresnak arrantza sektore eta ingurunea lehenaratzeko izeneko jardunaldia antolatuko du UPV/EHU-ko Udako Ikastaroen barnean. Informazio eta matrikula: Maiatzaren … Irakurtzen jarraitu →
Berriak (e)an argitaratua
|
2011 maiatzak 31, asteartea
Kaixo, Gema, zein ikasgai ematen duzu itsas alorreko zikloetan? Teoriako irakaslea naiz eta FOL ematen dut erdi eta goi mailako 2. kurtsoan. Nolakoa da egun normal bat? Zenbat ikasle dituzu? Ikasturte honetan 10 bat ikasle izan ditut klasean, baina ikasle … Irakurtzen jarraitu →
Elkarrizketak (e)an argitaratua
|
2011 maiatzak 25, asteazkena
ITSASMENDIKOI-ko blogarekin orain dela aste batzuk hasi ginen formakuntza zikloei buruz modu argi batean informatzeko helburuarekin eta zuekin hartueman zuzen bat izateko. Formakuntzaren inguruko gaietan sakondu dugu Itsasmendikoiko jarduera garrantzitsuenetako bat delako. Zuen lehenengo aldia bada gure blogean jakin ezazue ITSASMENDIKOI … Irakurtzen jarraitu →
Berriak, Hezkuntza (e)an argitaratua
|
2011 maiatzak 20, ostirala
Aurreko postean aipatu bezala, gaurkoan Natura eta paisaia baliabideen kudeaketa eta antolaketa goi mailako heziketa zikloari buruz informatuko dugu. Ziklo hau Itsasmendikoik eskaintzen dituen Nekazaritza eta landa garapenerako goi mailako heziketaren barruan kokatzen da, eta gaur egun Itsasmendikoik Derion eta … Irakurtzen jarraitu →
Hezkuntza, Nekazal (e)an argitaratua
|
2011 maiatzak 18, asteazkena
Itsas alorreko goi mailako zikloei informatu ostean (Nabigazioa, arrantza eta itsas-garraioa, eta Itsasontzietako makinen eta instalazioen ikuskaritza eta kontrola) nekazaritza alorrera bueltatzen gara Itsasmendikoin garatzen ditugun beste goi mailako bi ziklo aurkeztera: Nekazaritza eta abeltzaintzako enpresen kudeaketa eta antolaketa, eta … Irakurtzen jarraitu →
Hezkuntza, Nekazal (e)an argitaratua
|